Elkarrizketa DANBALArekin

Datorren larunbatean Bakioko Bar 01en, Taupadak antolatutako Ibiza House Party ekitaldiari hasiera emateaz arduratuko da Tuteran jaiotako DJ eta house musika ekoizle den Danbala.
Danbalari elkarrizketatxo bat egin diogu, bere estilo eta izaera hobeto ezagutzeko:
Zein da Ibiza House Party jaian entzungo dugun musika estiloa?
House musikaren estilo asko jorratuko ditut deep house, techno house… beti underground ikuspegi batetik

Zer esan nahi du underground?
Laburbilduz, zirkuito komertzialetatik kanpo ekoiztutako house musika lanak entzungo ditugu.
Zein izan zen zure bizitzan gustokoa izan zenuen lehen house tracka?
“Music is the answer” Dani Tenagliarena, 19 urte nituela irratian lehendabizi eta gero Gasteizko Absolut eta Circulo dantza lekuetan entzuten nuen.
Eta azkenaldian ekoiztua izan den eta oso gustoko izan duzun zein track gomendatuko zeniguke?
Funkagendak egindako Laurent Garnierren “Man with the red face” trackaren remixa oso aipagarria iruditzen zait. Bikaina!
Non gustatuko litzaizuke DJ bezela aritu?
Ibizako dantza leku ospetsuenetan munduko Dj onenak egin ohi duten bezela, noski Amnesia, Space…
Taupadan, musika elektronikoa euskaraz aurkezten dugu entzulego euskaldunari zuzentzeko asmoarekin. Zelako harremana ikusten duzu house mundua eta euskaldunaren artean?
Euskal Herrian badaude house musika ekoizle onak, Jon Flores, Dario Nuñez, David Pereda… beraien agentziak Madril eta Bartzelonan daude eta ez dute euskara jorratzen beren ekoizpenetan ezta beraien publizitatean, nire bloga euskaraz dago eta etorkizuinean nire ekoizpenetan euskarazko ahotsak erabiltzeko ideia daukat.












Ideia paregabeak, sarritan egingo duzulakoan nago. Bilbotarra nazenez Euskerea maite dut eta ahotsak gure hizkuntzean erabiltzearen ideiea luzatukot lagun bati baita. Esandakue. Ondo segi. GOra fesTA konplejurik gaBE. Do re mi, pan pan pan paranpapan papa wiki wiki. Txantxetan nengon· ANIMO EHHHHHHHHHHHHHHH!!!!!!!!!!